Zer da Batuz?
Batuz Bizkaiko Foru Ogasunaren zerga-estrategia da, eta bere helburu nagusia zerga-iruzurra ekiditea da. Bizkaiko araudiaren menpe dauden enpresa eta autonomo guztiek estrategia hau derrigorrez ezarri beharko dute, eta haien fakturazioa TicketBAI sistemaren bidez egin beharko dute.
TicketBAI sistema fakturazio-programa bat da eta ondoren aipatzen diren hainbat baldintza bete behar ditu:
- Saltzen den produktu edo zerbitzu bakoitzeko faktura bat igorri behar da
- Informazio hori Foru Ogasunera bidali behar da modu automatikoan
- Sinadura elektronikoa ezartzen duen gailu bat eduki behar da
- Softwareak programa hori sortutako enpresaren kode bat izan behar du
- Programak TicketBAI sistemara moldatzen den fitxategi bat sortu behar du
Batuz-en osagarriak
Batuz sistema berri hau hiru elementu nagusik osatzen dute.
Ticket BAI softwarea
TicketBAI softwarea faktura informazio-sistema batean oinarritzen da, hau da, enpresa edo autonomo baten fakturazio-informazioa sortuko du, Foru Ogasunak zerga batzuen zirriborroak sor ditzan.
Modu horretan, Foru Ogasunak Bizkaiko araudiaren menpe dagoen edozein enpresaren salmentak kontrolatuko ditu.
140 eta 240 ereduak
Bizkaian jarduera ekonomiko bat garatzen duten zergadun guztiek, ekonomia eragiketen erregistro liburua (EEEL) bete beharko dute eta hori 140 eredua (pertsona fisikoen kasuan) eta 240 eredua (pertsona juridikoen kasuan) betetzeko erabiliko da. Horrek, informazio hori Foru Ogasunera iristea erraztuko du.
BEZaren, Sozietateen Gaineko Zergaren eta Errenta Aitorpenaren zirriborroak
Adierazitako bi sistema horien bidez informazio hori guztia enpresak edo autonomoak Foru Ogasunera bidali ondoren, BEZaren, Sozietateen gaineko Zergaren eta Errenta Aitorpenaren zirriborroak bidaliko zaizkie jarduera ekonomikoa garatzen duten zergadunei.
Noiz jarriko da martxan Batuz eta noiz izango da derrigorrezkoa?
Batuz-en ezarpena borondatezkoa da enpresa eta autonomoentzat 2020ko uztailaren batetik. Dagoeneko hori ezarriz gero, gastuen %30eko kenketa eginez saritu egin dituzte.
2021eko urtarrilaren batetik aurrera, fakturak TicketBAI sistemaren bidez igortzea derrigorrezkoa izango da Bizkaian jarduera ekonomikoak garatzen dituzten enpresa eta autonomo guztientzat, haien sektorea edozein dela ere.
Data horiek aldatu egin dira TicketBAI sistemaren ezarpena atzeratu delako Foru Ogasunak eskatuta, COVID-19 pandemia dela eta.
BORONDATEZKOA | DERRIGORREZKOA |
2020ko urriak 1 | 2024ko urtarrilak 1 |
¿Eres autónomo o tienes una empresa en el país vasco?
Crea y emite tus presupuestos, facturas y tickets sin coste para tu negocio. Billin TicketBAI está subvencionado al 100% por el Kit digital del Gobierno. Nosotros te ayudamos gratis con todos los trámites.
Erregistratzerakoan, zehaztapenak, baldintzak eta Pribatutasun Politika onartu behar dira.
*Billin es agente digitalizador del Kit digital Acelera pyme.
Plan de Recuperación, Transformación y Resilencia, España Digital 2025, y Plan de Digitalización de Pymes 2021-2025 de los fondos Next Generation de la UE.
Nork ezarri beharko du Batuz sistema?
Batuz sistema derrigorrez ezarri behar dute pertsona fisiko eta juridiko guztiek edota nortasun juridikorik gabeko erakundeek, haien tamaina edo fakturazio edozein dela ere; betiere, Foru Aldundietan zergak ordaintzen baldin badituzte: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga, Sozietateen gaineko Zerga edo Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zerga (bakarrik establezimendu iraunkorra izanez gero).
Horrez gain, Informazioa Berehala Emateko Sistema (IBES) duten enpresek ere ezarri beharko dute Batuz Sistema, informazio hori ekonomia eragiketen erregistro liburuan gehituko baita.
Nola molda gaitezke Batuz sistemara?
Batuz sistemara moldatu behar diren enpresa eta autonomo guztiek ondorengo aldaketak egin beharko dituzte:
- Fakturazio-softwarea Ticket BAI sistemara egokitu. Dena den, Foru Ogasunak garatutako aplikazio bat erabil dezakete, Batuz sistemaren baldintzak betetzeko garatu baitu.
- Ekonomia Eragiketen Erregistro Liburuak eguneratu Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitz elektronikoan, mezu elektronikoen bidez edo dagozkion inprimakiak betez.
Pertsona juridikoentzat betebehar berria da, lehen ez baitzuten EEEL bete behar. Pertsona fisikoen edota nortasun juridikorik gabeko erakundeen kasuan, 140 Eredua aurkezten jarraitu beharko dute, baina egoitza elektronikoaren bidez.
Non lor daiteke TicketBAI erabiltzeko softwarea?
TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituen softwarea merkatuan erosi ahalko da, edozein programa informatiko bat bezala..
Dena den, hornitzailea TicketBAI software erregistroan azaldu beharko da, 1482/2020 Foru Aginduan adierazten den moduan.
Hala ere, Foru Ogasunak autonomoen eta enpresen eskura jarri du TicketBAI sistemarekin fakturatzeko doako aplikazio bat, baina Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) edo Sozietateen gaineko Zergaren epean (SZ), 100 faktura egin daitezke gehienez.
Batuz ezartzeari esker lor daitezkeen kenkari fiskalak
Autonomoek eta enpresek Batuz sistema borondatez erabiltzea sustatzeko asmoz, Foru Aldundiak zenbait PFEZ hobari eskaini zituen, eta sozietateen kasuan, egindako inbertsioaren %30eko kenkari fiskala, bai gailu informatikoak eta softwarea erosteko orduan eta baita horiek instalatzeko orduan.
Batuz ez betetzeagatik ezar daitezkeen isunak eta zigorrak
Batuz sistema ez betetzearen ondorioz ezar daitezkeen zigorrak 5/2020 Foru Arauan ezartzen dira. Bertan adierazten da TicketBAI sistemara moldatutako programa bat ez erabiltzeagatik negozioaren irabazien %20ko isuna ezar daitekeela, gutxienez 20.000 euroko isuna delarik. Araua berriz hautsiz gero, isuna eragiketen %30ekoa eta gutxienez 30.000 eurokoa izango da.
Bakarrik aldizkako arau-haustea izanez gero, 2.000 euroko isuna ezarriko da eragiketa bakoitzeko. “Aldizkako”-tzat joko dira transakzioaren fidagarritasuna eta gardentasuna bermatzen duen sistema horretan gehitu ez diren eragiketen balioa negozioren irabazien %2a baino txikiagoa denean.
Foru Aldundiak fitxategiren bat aldatu edo ezabatu dela hautematen badu, negozioaren irabazien %20ko isuna ezarriko da, gutxienez 40.000 euroko isuna delarik. Araua berriz hautsiz gero, isuna eragiketen %30ekoa eta gutxienez 60.000 eurokoa izango da.
Batuz ez betetzearen ondorioz ezarritako zigor eta isun horiek guztiak ezarriko zaizkie bai legez kanpoko softwareak saltzen dituzten enpresei eta baita horiek erabiltzen dituztenei.