TicketBAI araudia ez betetzeagatik ezar daitezkeen zigorrak.
Ez bada TicketBAI sistema betetzen, enpresei eta autonomoei zigorrak ezar dakizkieke.
Zigorrak ezberdinak izango dira arau-hauste motaren eta enpresaren tamainaren arabera:
Enpresen eta autonomoen kasuan, aurreko ekitaldiko fakturazioaren %20ko isuna ezarriko da eta gutxieneko isuna 20.000 eurokoa izango da. Arauak berriro hautsiz gero, isuna aurreko ekitaldiko fakturazioaren %30koa izango da eta gutxieneko isuna 30.000 eurokoa izango da.
Horrez gain, dokumentazioa aldatu, suntsitu edo ezabatzeagatiko ere zigorrak ezarriko dira, bai zerbitzuaren azken bezeroei, hau da, autonomoei eta enpresei; eta baita TicketBAI zerbitzua ematen duten enpresei. Isunak, kasu horietan, aurreko ekitaldiko fakturazioaren %20koak izango dira eta gutxieneko isuna 40.000 eurokoa izango da. Arauak berriro hautsiz gero, isuna aurreko ekitaldiko fakturazioaren %30koa izango da eta gutxieneko isuna, 60.000 eurokoa.
Gertaera puntual bat bada, zigorra 2.000 eurokoa izango da, bete gabeko transakzio bakoitzeko.
Ez betetzea noizbehinkakotzat joko da, baldin eta ondasunen eta zerbitzuen entregak dokumentatzen dituzten erregistroen segurtasuna, trazabilitatea eta osotasuna bermatzeko sistema informatikorik erabili ez den eragiketen zenbatekoak ez badu gainditzen ez betetzea egin den likidazio aldiko negozio bolumenaren % 2.