Euskadin ezarritako enpresa edo autonomoa bazara, 2024ko urtarrilean Batuz Sistema martxan jarriko dela jakingo duzu. Sistema hori zerga iruzurra ekiditeko modu bat da. Horri esker, fakturazio guztia zenbait baldintza betetzen dituen software baten bidez egin beharko da.

Modu horretan, igorritako fakturak Bizkaiko Ogasunera bidali beharko dira modu telematikoan. Horrez gain, 140 eta 240 Ereduei dagokienez, zenbait berritasun gehitu dira.

Zer da Bizkaiko 240 eredua?

Bizkaiko Ogasunaren 240 Eredua pertsona juridikoen Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburu berria da. Eragiketa kopuruaren arabera, Euskadiko enpresek egunero, hilero edo hiru hilabetean behin aurkeztu beharko dute.

Liburu horrek ondorengo atalak ditu:

  • Diru-sarrerak eta igorritako fakturak.
  • Gastuak eta jasotako fakturak.
  • Inbertsioei atxikitako ondasunak.
  • Europar Batasunaren barruko zenbait eragiketa.
  • Hornidurak eta ordejarriak.
  • Kontabilitate-mugimenduak.

Liburu horrek BEZaren Informazioa Berehala Emateko Sistema (IBES)-aren antzeko betebeharrak ditu. Ogasunak informazio hori jasotzen duenean, BEZaren eta Sozietateen Gaineko Zergaren likidazioa kalkulatuko ditu.

Nork aurkeztu behar du derrigorrez Bizkaiko 240 Eredua?

Batuz sistemaren ezarpenarekin batera, derrigorrezkoa izango da Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburua edo 240 Eredua betetzea Bizkaiko egoitza elektronikoaren bidez. Dena den, lehenbizi 240 Eredu horren probaldia egongo da.

Sistema hori jadanik 2014tik ezartzen zaie autonomoei 140 Ereduaren bidez. Batuz-ekin, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera, Eragiketa Ekonomikoen Erregistro-liburua bete beharko da modu telematikoan Bizkaiko Foru Aldundiaren web orrialdeko egoitza elektronikoaren bidez.

140 Eredua pertsona fisikoentzat erabiliko da eta 240 Eredua pertsona juridikoentzat.

Bizkaiko 240 Eredua aurkezteko epea

Bizkaian argitaratutako Foru Dekretuan, 240 Ereduan azaldu beharreko informazio guztia adierazten da. Eskuarki, eredu hori bete eta apirileko, uztaileko edo urriko 25ean aurkeztu beharko da, edo urtarrilaren 31n, dagokion hiruhilekoaren arabera.

Enpresek eta autonomoek emandako informazio horri esker, Foru Ogasunak aitorpenen zirriborroak sortu ahalko ditu, eta horiek zergadunen esku egongo dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan. Bertan aldatu edo ezabatu ahalko dituzte, edota aitorpen egokia egiteko datu garrantzitsuak gehitu.

BEZ zirriborro horiek zergadunaren esku egongo dira, autolikidazioa hilero edo hiru hilabetean behin eginez gero:

  • Hilero: hurrengo hileko 17tik aurrera egongo dira eskuragarri.
  • Hiru hilabetean behin: apirilaren, ekainaren eta urriaren 20tik aurrera egongo dira eskuragarri. Azkenengo hiruhilekoaren kasuan, urtarrilaren 25etik aurrera egongo dira eskuragarri.  

240 Eredua ez aurkezteagatik ezar daitezkeen zigorrak

240 Eredua Bizkaiko Ogasunean ez aurkezteagatik ezar daitezkeen zigorrak, aurkeztu gabeko fakturaren zenbatekoaren %0,5koak izan daitezke gutxienez, gutxienez 600 euro hiruhileko delarik.

Horrez gain, softwarea manipulatu edo fitxategiren bat ezabatzeagatik ere zigor gogorrak ezarriko dira. Eragiketen bolumenaren %20ko isuna ezarriko da, gutxienez 40.000 euroko isuna delarik. Araua berriz hautsiz gero, isuna eragiketen %30ekoa eta gutxienez 80.000 eurokoa izango da.

¿Eres autónomo o tienes una empresa en el país vasco?

Crea y emite tus presupuestos, facturas y tickets sin coste para tu negocio.
Billin TicketBAI está subvencionado al 100% por el Kit digital del Gobierno.
Nosotros te ayudamos gratis con todos los trámites.

Helbide elektroniko zuzena sartu Helbide elektroniko zuzena sartu
Sartu pasahitz bat Pasahitzaren eskakizunak ez dira betetzen
8 karaktere edo gehiago
Gutxienez minuskula bat
Gutxienez zenbaki bat

*Billin es agente digitalizador del Kit digital Acelera pyme.

Plan de Recuperación, Transformación y Resilencia, España Digital 2025, y Plan de Digitalización de Pymes 2021-2025 de los fondos Next Generation de la UE.

Dagoeneko, Sartutako helbide elektronikoa gure datu-basean dago Error de servidor, pruebe más tarde por favor

Ondorioak

TicketBAI sistema urtarriletik aurrera ezarriko bada ere, Bizkaiko Ogasunak borondatez enpresek eta autonomoek sistema ezartzeko epea ezarriko du uztailetik aurrera.

PFEZaren kuotaren %30eko kenketa ezarriko da eta Sozietateen Gaineko Zergaren kasuan, Batuz sistema ezartzeko eragindako gastuen %30a kentzeko aukera egongo da.

130 enpresa baino gehiagorekin frogatu da sistema. Froga horretan, ezarritako baldintzak betetzen dituzten fitxategi informatikoak sortu eta Bizkaiko Ogasunera bidali dira. Oso ongi funtzionatu du.

Horregatik, Bizkaiko Foru Aldundiak fakturazio kopuru txikia duten enpresen eta autonomoen esku jarriko du Batuz sistemaren araudia betetzen duen fakturak igortzeko doako aplikazio bat.

Alex R

Alex R

Redactor de contenidos para Ticket-bai.com. Me gusta todo lo relacionado con la fiscalidad en los negocios y más concretamente con lo que acontece dentro de Euskadi

Leave a Reply