Eusko Jaurlaritzaren fakturazio elektronikoa zer den eta bere sistema nola erabili behar den azalduko dizugu

Zer da fakturazio elektronikoa Euskadin?

Eusko Jaurlaritzak faktura elektronikoa argitaratu du. Bertan, azpian adierazitako beharrezko eremu guztiak bete ahal izango dituzu:

  • Unitate izapidegilea
  • Kontabilitate-bulegoa
  • Organo kudeatzailea

Modu horretan, faktura elektronikoa Euskadi osoan igorri ahal izango duzu.

Jakin behar duzun lehenengo gauza da, lehendabizi ziurtagiri digitala izan behar duzula faktura elektronikoa igortzeko, eta fakturazio elektronikoaren zerbitzuan alta emanda egon behar duzu.

Fakturazio elektronikoaren sistemak duen abantaila da, bakarrik organo kudeatzailearen kodigoa azaldu behar duzula. Gainerakoa, modu automatikoan egingo da. Berriz, beste programa bat erabiltzen baduzu, unitate izapidegilea eta kontabilitate-bulegoa bete beharko baitituzu.

Eusko Jaurlaritzari bidaltzeko esportatzen dugun faktura elektronikoaren eredua facturae 3.2 o 3.2.1-koaizan behar da. ERP zerrendako programa integratua (edo integratu gabekoa) erabiltzen badugu, ostera, modu automatikoan ere igorri ditzakegu fakturak.

Programa hauei esker, fakturazio elektronikoaren prozesua automatizatzea lortzen duzu, faktura modu automatikoan igortzen baita.  

Zein enpresek erabili behar dute Euskadiko fakturazio elektronikoaren sistema?

Euskadin egoitza fiskala duten negozio guztiek Euskadiko fakturazio elektronikoaren sistema erabili beharko dute, haien diru-sartzeak, jarduera edo forma juridikoa direla ere.

Euskadiko fakturazio elektronikoaren sistemaren ondorioz, Euskadin egoitza fiskala duten enpresa eta autonomo guztiek haien softwareak derrigorrez aldatu eta araudi berrira egokitu behar dituzte.

Helburua enpresen eta Administrazio publikoaren arteko lotura hobetzea da, administrazio-kudeaketak egitean, denbora eta dirua aurrezteko.

Faktura elektronikoaren sistemaren bidez, Eusko Jaurlaritzak zerga-ihesaren kontrola handitu nahi du. Batez ere, salmenten % 90-a eskudirutan ordaintzen den negozioen kasuan.

Non eta nola egiten dira izapideak?

Fakturazio elektronikoaren sistema erabiltzeko bete behar diren baldintzak:

  • Sistema eragilea:

→ Windows XP, Windows Vista, Windows 7 edo Windows 8

→ Linux Ubuntu

  • Nabigatzailea:

→ Internet Explorer 8 edo aurreratuagoa, Chrome 11 edo aurreratuagoa, Firefox 3.6 edo aurreratuagoa

→ Safari 5

  • Java: JRE 1.6 eta 1.7
  • Ziurtagiri digitala
  • Ziurtagiri digitalaren softwarea

► Lehendabizi, Euskadiko fakturazio elektronikoaren sistemaren plataforman sartu. Bertan, derrigorrez alta egin beharko duzu.

► Ondoren, lehenengo faktura igortzerakoan, hurrengo pausuak jarraitu beharko dituzu, eta, azkenik, faktura zein erakundetara igorriko duzun adierazi beharko duzu.

“Fakturen kudeaketa/Fakturen sarrera/Fakturen alta/Bezeroaren datuak/Aukeratu”

► Behin organo kudeatzailea aukeratuta, gainerakoa, hau da, unitate izapidegilearen eta kontabilitate-bulegoaren datuak, modu automatikoan beteko dira.

► Fakturan, emate-agirien edo eskarien zenbaki guztiak adierazi ahal izango dituzu. Lotutako dokumentuak ere aurkez ditzakezu.

► Ordaintzeko modua adieraztea ez da beharrezkoa. Eusko Jaurlaritzak eta bere Erakunde autonomoek ordainketa izapidetzen baitute “Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan” azaltzen diren banku-datuen arabera. Hortaz, faktura kobratzeko, alta emanda egotea derrigorrezkoa da.

► Igorritako faktura elektronikoan errore bat hautematen bada, Administrazioarekin harremanetan jarri beharko duzu. Honek, igorritako faktura baztertuko du, eta hurrengo atalekin jarrai ahal izango duzu:

 “Fakturen kudeaketa/Sinatutako fakturen kudeaketa/Kobratu beharreko fakturak”. “Arteztu” botoia sakatu.

Hau da, faktura gutxi igortzen dituen autonomo bat bazara, eta faktura hauek facturae formatuan igortzen dituen programa ez baduzu, Eusko Jaurlaritzaren fakturazio elektronikoaren sistemaren eskuliburua irakurtzea gomendatzen dizugu. Horrela, fakturazioa lehen azaldu dizugun bezala egin ahal izango duzu.

Baina, zure softwarean fakturazio elektronikoa kudeatzeko sistema bat integratu nahi baduzu, faktura asko igortzen dituzula eta, igorpenaren automatizazioa bi modu desberdinetan egin dezakezu:

  • Konektore generikoa integratuz: gure sistemak facturae formatua sortzen badu, baina integratuta ez badago.
  • Web zerbitzuekin integratuz: berariazko aplikazioak dituzten enpresen kasuan.

¿Eres autónomo o tienes una empresa en el país vasco?

Crea y emite tus presupuestos, facturas y tickets sin coste para tu negocio.
Billin TicketBAI está subvencionado al 100% por el Kit digital del Gobierno.
Nosotros te ayudamos gratis con todos los trámites.

Helbide elektroniko zuzena sartu Helbide elektroniko zuzena sartu
Sartu pasahitz bat Pasahitzaren eskakizunak ez dira betetzen
8 karaktere edo gehiago
Gutxienez minuskula bat
Gutxienez zenbaki bat

*Billin es agente digitalizador del Kit digital Acelera pyme.

Plan de Recuperación, Transformación y Resilencia, España Digital 2025, y Plan de Digitalización de Pymes 2021-2025 de los fondos Next Generation de la UE.

Dagoeneko, Sartutako helbide elektronikoa gure datu-basean dago Error de servidor, pruebe más tarde por favor

TicketBAI eta fakturazio elektronikoaren arteko desberdintasunak 

Hurrengo taulan, TicketBAI eta faktura elektronikoaren sistemenarteko desberdintasunak eta antzekotasunak azalduko dizkizugu.

 Faktura elektronikoaTicketBAI
DEFINIZIOAModu elektronikoan igorritako ondasunen edo zerbitzuen salerosketaren egiaztagiria, eragiketaren xehetasun guztiak azaltzen dituena.Enpresen eta autonomoen kobrantza eta fakturazioa kontrolatzeko sistema, haien diru-sartze guztiak ezagutu ahal izateko, eskudirutan ordaindutakoak barne.
OBLIGAZIODUNAKFakturak Administrazio publikoari igortzen dituzten enpresa edo autonomo guztiak.Euskadin egoitza fiskala duten enpresa eta autonomo guztiak.
APLIKAZIO-EREMUAEuropar Batasun osoan.Euskadin.
INFORMAZIOAFitxategian aurrerapenak, atxikipenak, deskontuak eta abar adierazten dira.Fitxategian faktura egiteko modua adierazten da.
IGORPENA, EDUKIAFACe edo dagokion Administrazioaren ataria. Administrazioaren menpe dago.Foru Aldundiaren ataria. Aldundiaren menpe dago.
Alex R

Alex R

Redactor de contenidos para Ticket-bai.com. Me gusta todo lo relacionado con la fiscalidad en los negocios y más concretamente con lo que acontece dentro de Euskadi

Leave a Reply