¿Zer da TicketBAI?

TicketBAI Euskal Autonomia Erkidegoko hiru foru-ogasunen proiektu komuna da, zerga-sistema digitalizatu baten bidez, autonomo eta enpresen eraginkortasuna hobetzea helburu duena.

Billin, berriz,  Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako TicketBai sinplifikatzen duen fakturazio-programa bermatzailea da.

Faktura erraz eta mugagabea:

  • Ziurtagiri digital integratua.
  • Fakturak eta tiketak igortzeko mugarik ez.
  • Erabiltzaile, negozio, bezero eta produktuetan mugarik ez.
  • Pertsonalizazioa, logo eta markarekin.
  • Posta elektroniko, txat eta telefono bidezko laguntza.

Billin-en TicketBAI programak % 100eko dirulaguntza jasotzen du Kit Digitalarekin. Nosotros te gestionamos gratis la subvención y la adaptación a TicketBAI.

Doan kudeatuko dizugu TicketBAIrako diru-laguntza eta egokitzapena.

Helbide elektroniko zuzena sartu Helbide elektroniko zuzena sartu
Sartu pasahitz bat Pasahitzaren eskakizunak ez dira betetzen
8 karaktere edo gehiago
Gutxienez minuskula bat
Gutxienez zenbaki bat

Dagoeneko, Sartutako helbide elektronikoa gure datu-basean dago Error de servidor, pruebe más tarde por favor
ticketbai movil billin

* Kit Digitalarekin % 100eko dirulaguntza jasotzen duen irtenbidea.

Errekuperazio, Eraldaketa eta Erresilientziarako España Digital 2025 programa eta EBko Next Generation funtsetako 2021-2025erako Digitalizazio Plana.

KIT DIGITALA

TicketBAIra egin beharreko egokitzapenaren % 100 ordaintzen laguntzen dizugu

Zure negozioa TicketBAIra egokitzea doan aterako zaizu Gobernuaren Kit Digitala ekimenari esker.

Diru-laguntzaren izapide guztiak egingo dizkizugu, inolako kosturik gabe.

Erregistra zaitez, eta eskura ezazu Billin-en TicketBAI doan
ticketbai garante

SOFTWARE BERMATZAILEA

Foru-Aldundiek homologatutako programa

Billin software bermatzaile gisa homologatu dute Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako foru-aldundiek.

Erregistra zaitez, eta eskura ezazu Billin-en TicketBAI doan

ZIURTAGIRI DIGITALA

Ziurtagiri digital integratua

Billin programarekin, ez duzu ziurtagiri digitalik beharko TicketBAI fakturak aurkezteko.

Billin-ek jadanik integratua du zure fakturak eta tiketak bidaltzeko behar den BakQ edo BAK sinadura elektronikoa.

Erregistra zaitez, eta eskura ezazu Billin-en TicketBAI doan
certificado
programa tbai

FAKTURAZIO-PROGRAMA

Billin-ek TicketBAI fakturazio-programa osoa eskaintzen du

Hala, zure negoziorako behar dituzun funtzionalitate guztiak izango dituzu: aurrekontuak, fakturak, tiketak, produktuak, bezeroak, erabiltzaile kudeatzailea, doako laguntza eta mugikorreko app-a.

Erregistra zaitez, eta eskura ezazu Billin-en TicketBAI doan

TicketBAI Foru Ogasun bakoitzean

Bizkaia

Gipuzkoa

Araba

 

 

ARRAZOIA

Zergatik TicketBAI?

TicketBAI-ren ezarpenaren bidez, Foru Ogasunek enpresa eta autonomoen zerga-iruzurren aurka borrokatu nahi dute.

Horretarako, beharrezkoa da enpresen eta azken bezeroen arteko transakzio guztiak kontrolatzea, batzuetan ez baita erregistro argi bat egoten, eskudirutan ordaintzen diren salmenten kasuan, adibidez.

Sistema honen bitartez, transakzio guztiak TBAI sistemaren bidez erregistratu beharko dira. Horrez gain, fakturazio software baten bidez, Foru Ogasunetara zuzenean bidali beharko dira.

Neurriaren helburua da, enpresek benetako ahalmenaren arabera fakturatzea, eta, batez ere, irabazten duten diruaren arabera, dagokien zerga ordaintzea.

Erregistra zaitez, eta eskura ezazu Billin-en TicketBAI doan

KALTETUAK

Nori eragingo dio TicketBAI-k?

TicketBAI programa Euskadiko 3 Ogasunetan ezarriko da: Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban.

Ondorioz, erakundeei, enpresei eta azken bezeroei eragingo die.

Negozio kate guztiari eragingo dion arren, sistema hau kontrolatu nahi duena enpresak eta autonomoak dira, hauek TicketBAI-k ezarritako araudira egokitu beharko baitute haien fakturazio-sistema. Sistema horren arabera, salmenta bakoitzeko TBAI Aztarna deritzona duen faktura bat egin beharko baitute.

Enpresen egokitzapen-prozesua errazteko, sistema hori duten online fakturatzeko programak egongo dira, ez dezaten aldaketa gehiegi egin behar araudi berrira egokitzeko.

Erregistra zaitez, eta eskura ezazu Billin-en TicketBAI doan

AYUDA

Preguntas frecuentes

TicketBAI-ren ezarpena

Zertan datza TicketBAI-k zehazki?

TicketBAI enpresen eta autonomoen fakturazioa zuzenean Ogasunekin lotzeko fakturazio-sistema da. Horretarako, hainbat baldintza bete behar dituzte.

Fakturak edo ticketak igortzen dituen gailua egiaztatua izan behar da, bai ordenagailua bada, eta baita kutxa erregistratzailea edo saltokiko terminala bada. Bestalde, software horrek zenbait ezaugarri izan behar ditu. Horien artean, garrantzitsuena da bidali aurretik XML fitxategi bat sortzea TBAI-en formatura egokituz, bai diseinua eta baita edukia.

Formatu horretan, gaur egun fakturetan azaldu beharreko guztia dago, eta, horrez gain, TBAI Aztarnak deritzenak ere daude.

TicketBAI araudia ez betetzeagatik zigorrak

TicketBAI araudia ez betetzeagatik ezar daitezkeen zigorrak.

Ez bada TicketBAI sistema betetzen, enpresei eta autonomoei zigorrak ezar dakizkieke.

Zigorrak ezberdinak izango dira arau-hauste motaren eta enpresaren tamainaren arabera:

Enpresen eta autonomoen kasuan, aurreko ekitaldiko fakturazioaren %20ko isuna ezarriko da eta gutxieneko isuna 20.000 eurokoa izango da. Arauak berriro hautsiz gero, isuna aurreko ekitaldiko fakturazioaren %30koa izango da eta gutxieneko isuna 30.000 eurokoa izango da.
Horrez gain, dokumentazioa aldatu, suntsitu edo ezabatzeagatiko ere zigorrak ezarriko dira, bai zerbitzuaren azken bezeroei, hau da, autonomoei eta enpresei; eta baita TicketBAI zerbitzua ematen duten enpresei. Isunak, kasu horietan, aurreko ekitaldiko fakturazioaren %20koak izango dira eta gutxieneko isuna 40.000 eurokoa izango da. Arauak berriro hautsiz gero, isuna aurreko ekitaldiko fakturazioaren %30koa izango da eta gutxieneko isuna, 60.000 eurokoa.

Gertaera puntual bat bada, zigorra 2.000 eurokoa izango da, bete gabeko transakzio bakoitzeko.
Ez betetzea noizbehinkakotzat joko da, baldin eta ondasunen eta zerbitzuen entregak dokumentatzen dituzten erregistroen segurtasuna, trazabilitatea eta osotasuna bermatzeko sistema informatikorik erabili ez den eragiketen zenbatekoak ez badu gainditzen ez betetzea egin den likidazio aldiko negozio bolumenaren % 2.

Azkenik, fakturaren irudia sortuko da eta hori, TBAI-ren zenbait zehazpenen arabera egin beharko da:

  • Faktura formatu digitalean edo inprimatzeko PDF formatuan egon beharko dira.
  • Fakturetan enpresa edo autonomo bakoitzari dagozkion zergak azaldu beharko dira.
  • Fakturazio softwareak fakturetan TBAI identifikagarria eta TBAI QR kode bat ezarri beharko du zehaztapenen arabera.
  • TBAI QR kodea 30×30 mm baino handiagoa baina 40×40 mm baino txikiagoa izan beharko da. Bestalde, zenbakiz eta letraz osatutako TBAI identifikagarria gainerako dokumentuaren letra-tipo bera izan beharko du eta guztiz ikusgai egon beharko da.
  • Orientazio bertikalean, kodeak fakturaren beheko aldean azalduko dira. TBAI identifikagarria lerro bakarrean eta TBAI QRa horren azpian azalduko da. Orientazio horizontalean, kodeak fakturaren eskuineko aldean azalduko dira. TBAI identifikagarria lerro bakarrean azalduko da eta TBAI QRa horren azpian.

Nortzuk erabili beharko dute derrigorrez TicketBAI?

TicketBAI sistema jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisiko eta juridiko guztiei, baldin eta EAEko foru-ogasunen araugintza-eskumenaren mende badaude PFEZean edo SZn; maiatzaren 23ko 12/2002 Legearen bidez onartutako Euskal Autonomia Erkidegoarekiko Ekonomia Itunean aurreikusitakoaren arabera.

Ondorioz, autonomoak, ETEak eta enpresa handiak TicketBAI sistema ezartzera behartuak daude haien negozioetan eta fakturazioan.

TicketBAI ezartzeko egutegia

TicketBAI sistema mailaka ezarriko da eta Foru Ogasun bakoitzean ezarpen-data eta modua ezberdinak izango dira.

Bizkaiko egutegia: Nahitaezko eguna: 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera Borondatezko epea: 2020ko urriaren 1etik aurrera

Gipuzkoako egutegia: Nahitaezko eguna: 2022ko urtarrilak 1etik aurrera Borondatezko epea: 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera

Arabako egutegia: Nahitaezko eguna: Pixkanaka, 2022ko apiriletik aurrera Borondatezko epea: 2022ko uztailaren 1etik aurrera

TicketBAI ezartzeko diru-laguntzak daude?

Bai, laguntzak izango dituzu Ticket BAI sistema ezartzeko, borondatezko epean.

Laguntza hau jasoko da: IRPFn edo Sozietateen gaineko Zergan % 15eko jaitsiera, 2022an eta 2023an zehar, Bizkaiaren kasuan. Jaitsiera hori gutxituz joango da hilabeteek aurrera egin ahala. Gainera, 2023ko abenduaren 31ra arte, Batuz-era sistema informatikoak egokitzeko gastuen % 30eko kuota kenkaria izango da.

Gipuzkoaren kasuan, laguntza hau izango da: % 60ko jaitsiera IRPFn edo ISen, gehienez 5.000 eurokoa borondatezko epean, baldin eta inbertsioa 2021eko azaroaren 1a baino lehen egiten bada.
Laguntza aplikatuko da erosten diren ekipamendu eta terminaletan eta kontratatu beharko dugun softwarean.

Araban, 2022 eta 2023 urteetan zehar TicketBAI sistema ezartzeko egiten duten gastuaren % 30eko kenkari baterako eskubidea izango dute.
Gainera, TicketBAI 2022ko urtarrilaren 1a baino lehen ezartzen dutenek % 60ko kenkaria izango dute, % 30ekoa izan beharrean.

TicketBAI-ren softwarea

TicketBAI sistema elektronikoa da eta horren bidez faktura eta ticket guztiak zuzenean Foru Ogasunera bidali beharko dira, zenbait baldintza betez:

  • Emandako edo saldutako produktu edo zerbitzu ororen fakturak igorritzeko aukera izan beharko du.
  • Igorritako faktura guztiak aurreko fakturarekin lotu beharko dira TBAI aztarnaren bidez.
  • Sinadura digitalak egiteko aukera bermatu beharko da.
  • QR eta TBAI kodeak fakturan ikusgai agertu beharko dira.
  • Informazio guztia dagokion Foru-Aldundira bidali beharko da.
  • TicketBAIen ziurtatutako enpresa-kode bat eduki beharko du, garatzailea bermatuko duena.

Zeintzuk dira TicketBAI sistema erabiltzeko fakturazio softwareak?

Ticket BAIrekin bateragarriak diren softwareak Ogasunek onartuko dituzte; beraz, ziurtagiria jaso beharko da. Ez du balioko TBAI sistemaren araberako fakturak egin ahal izateko aukerak.

Orain arte, Bizkaiko EginZureFaktura softwarea eta Gipuzkoako FakturaBai softwarea dira Ogasunek era ofizialean eskaintzen dituztenak.

Araudi hori gainontzeko lurralde nazionalean ere ezarriko da?

Posible da araudia Euskadin ezarri ondoren, gainontzeko lurralde nazionalean ere ezartzea, administrazioarekin komunikazioa digitalizatzeko modu bat baita. Horrez gain, enpresak eta negozioak hobeto kontrolatzeko era ere baita.

Orain arte aurkeztu ditudan zerga guztiak aurkeztu beharko ditut?

Aldaketa berriak Ogasunarekin komunikatzeko erari baino ez dio eragiten, ez dira aldatuko aurkeztu beharreko zergak. Alde ona administrazioaren eta enpresen arteko komunikazioa hobea izango dela da. Ondorioz, kudeaketa erraztuko da.

Nola kontrolatuko da TicketBAI araudia betetzen dela?

Hainbat modutan kontrolatuko da, enpresetan zuzenean egindako ikuskapenen bidez edota establezimenduetara pertsonak bidaliz, ticketak formatu egokian igortzen direla ziurtatzeko.

Erregistra zaitez orain, eta eskura ezazu Billin-en TicketBAI programa doan

Kit Digitalaren diru-laguntzarako izapideak egiten eta zure negozioa TicketBAIra egokitzen lagunduko dizugu, doan.

Jadanik 180.000 negoziok baino gehiagok Billin-ekin kudeatzen dituzte fakturak eta tiketak.

Erregistra zaitez, eta eskura ezazu Billin-en TicketBAI doan