Ondoren azalduko dizugu zer den Bizkaiko 110 Eredua eta aurkezterakoan kontuan hartu beharreko informazioak.

Zer da Bizkaiko 110 Eredua?

Bizkaiko 110 Eredua autonomoek eta enpresek hiru hilean behin aurkeztu behar dute. Horren bidez, lanaren, jarduera ekonomikoen eta sarien etekinen atxikipenak eta konturako sarrerak aitortzen dituzte.

Bizkaiko 110 eta 111 Ereduen arteko ezberdintasunak

Bizkaiko 110 eta 111 Ereduak, biak atxikipenen autolikidazioak eta PFEZaren konturako ordainketak dira.

Atxikitzera behartuta dauden subjektu pasiboen arabera, 110 edo 111 Eredua aurkeztu beharko da. Halaber, 6.010.121,04 euroko eragiketa-bolumena gainditzen dutenek 111 Eredua aurkeztu beharko dute.

Zertarako balio du Bizkaiko 110 Eredua?

Bizkaiko 110 Eredua aurkeztu behar dute hurrengo etekinen ordainsariak ordaindu dituzten subjektu pasiboek:

  • Langileen lan-etekinak
  • Hurrengo jardueren etekinak:
  • Profesionalak
  • Nekazaritza eta abeltzaintza
  • Basogintza
  • Estimazio objektiboko jarduerak
  • Industria-jabetza, laguntza-teknikoa, ondasun higigarrien alokairua eta aurreko ondasunen berralokairuen ondoriozko jarduerak
  • Mendi publikoetako bizilagunen baso-aprobetxamenduetik datozen ondare-irabaziak
  • Sariak: jokoak, lehiaketak, zozketak eta abar.
  • Irudi-eskubideak lagatzeagatiko ordainak

Atxikipen eta konturako sarrera hauek hiru hilean behin autolikidatzen dira Bizkaiko 110 Ereduaren bidez, etekin mota eta kasu bakoitzean aplikatutako atxikipen-ehunekoa adieraziz.

Nork aurkeztu behar du derrigorrez Bizkaiko 110 Eredua?

Atxikitzera behartuta dauden subjektu pasiboak derrigorrez aurkeztu behar dute Bizkaiko 110 Eredua, lanaren, jarduera ekonomikoen eta sarien etekinak ordaintzen dituzte eta.

Ondorioz, obligaziodunek zenbatekoak ordaindu beharko dituzte lan-errentengatik, jarduera profesionalengatik eta zergak zenbatespen objektiboan ordaintzen dituzten kasuetan.

Azkenik, nekazaritzan, abeltzaintzan edo basogintzan lan egiten dutenek ere 110 Eredua aurkeztu beharko dute.

¿Eres autónomo o tienes una empresa en el país vasco?

Crea y emite tus presupuestos, facturas y tickets sin coste para tu negocio.
Billin TicketBAI está subvencionado al 100% por el Kit digital del Gobierno.
Nosotros te ayudamos gratis con todos los trámites.

Helbide elektroniko zuzena sartu Helbide elektroniko zuzena sartu
Sartu pasahitz bat Pasahitzaren eskakizunak ez dira betetzen
8 karaktere edo gehiago
Gutxienez minuskula bat
Gutxienez zenbaki bat

*Billin es agente digitalizador del Kit digital Acelera pyme.

Plan de Recuperación, Transformación y Resilencia, España Digital 2025, y Plan de Digitalización de Pymes 2021-2025 de los fondos Next Generation de la UE.

Dagoeneko, Sartutako helbide elektronikoa gure datu-basean dago Error de servidor, pruebe más tarde por favor

Bizkaiko 110 Eredua aurkezteko epea

Bizkaiko 110 Eredua apirilaren, uztailaren, urriaren eta urtarrilaren 1etik 25era aurkeztu behar da, 111 Eredua bezala.

Lehen hiruhilekoa (urtarrila, otsaila eta martxoa): Eredua aurkezteko epea apirilaren 1etik 25era bitartekoa da.

  • Bigarren hiruhilekoa (apirila, maiatza eta ekaina): Eredua aurkezteko epea uztailaren 1etik 25era bitartekoa da.
  • Hirugarren hiruhilekoa (uztaila, abuztua eta iraila): Eredua aurkezteko epea urriaren 1etik 25era bitartekoa da.
  • Laugarren hiruhilekoa (urria, azaroa eta abendua): Eredua aurkezteko epea hurrengo urteko urtarrilaren 1etik urtarrilaren 25era bitartekoa da.

Kontuan hartu behar da, 110 Eredua aurkeztu behar duten zergadun guztiek, 190 Ereduaren urteko laburpena ere aurkeztu behar dutela. Bertan, etekinen jasotzaileen identifikazio-datuak adierazi beharko dira.

190 Eredua aitorpenaren ondorengo urteko urtarrilean aurkeztu behar da, hau da, 2021ko eredua 2023ko urtarrilean aurkeztu behar izan zen.

Aurreko urteko fakturazio-bolumena 6.010.121,04 euro baino gehiagokoa bada, eredua hilabete bakoitzean 1tik 25era aurkeztu beharko da. Uztailaren kasuan, epea irailaren 25ra luzatzen da.

110 Eredua aurkezteko jarraibideak

Gipuzkoako 110 Ereduaren lehenengo orrialdeak atal hauek ditu:

1.IRUDIA

Lehenengo orrialdearen atal honetan 110 autolokidazioari dagokion jarduera eta hiruhilekoa adierazi behar da, eta baita zergadunaren datuak ere (IFZa eta izen-abizenak edo sozietate-izena).

2.IRUDIA

1.orrialdearen bigarren atala likidazioari dagokio. Bertan, atxikipenaren ondoriozko etekin motak adierazi behar dira eta baita etkin mota bakoitzeko zergadunen kopurua, ordaindutako kopuruak eta atxikipenak ere.

3.IRUDIA

Orrialde honeko azken atalean data eta zergadunaren sinadura azaldu behar dira. Halaber, ordainketa-gutunari buruzko datuak adierazi behar dira, hau da, zenbatekoa, erakundea eta data.

110 Ereduaren lehenengo atalean subjektu pasiboaren identifikazio-datuak adierazi behar dira: IFZa, izen-abizenak edo sozietate-izena, helbide osoa eta telefono zenbakia.

4.IRUDIA

2. orrialdea banketxearentzako eta administrazioarentzako da.

Bizkaiko 110 Eredua bi modu ezberdinetan aurkeztu daiteke:

  • Paperean: 110 Eredua betez eta banketxe laguntzaile batean aurkeztuz.
  • Internet bidez: 2017tik, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza programaren bidez aurkezten da. Kasu honetan, banku-helbideratzea edo konturako sarrera aukera dezakezu.

Hala ere, 111 eredua derrigorrez BIZKAIBAI bidez aurkeztu behar da.

Alex R

Alex R

Redactor de contenidos para Ticket-bai.com. Me gusta todo lo relacionado con la fiscalidad en los negocios y más concretamente con lo que acontece dentro de Euskadi

Leave a Reply